XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KlimaHerri edo lurralde bateko eguraldia urterik urte aztertu ondoren, herri horretako klima zein den erabaki daiteke.
Gure inguruko klimak horrela sailkatzen dira:
-
Euri ugari, urte osoan zehar (1500 mm).
Tenperaturak ez oso hotzak neguan (8ampdeg;C) eta ez oso beroak udan (18ampdeg;C).
-
Euri gutxi edo eskasa, urte osoan zehar (500 mm).
Tenperaturak freskoak edo hotzak neguan (5ampdeg;C) eta beroak udan (23ampdeg;C).
-
Euria eta elurra neguan.
Tenperaturak oso hotzak neguan eta freskoak udan.
Askotan batezbeste 12ampdeg;C-tik beherakoak urte osoan zehar.
Orain arte irakurri duzuna kontuan izanik, eta zuk zure aldetik jaso ditzakezun beste datu batzuk erabiliz, egizu Arabako klimaren sailkapena:
Klima bakarra al du?
Zure iritzia emateko zein datu hartzen dituzu kontuan?
Arabako udalekuak koka itzazu aurreko bi mapa horietan.
Eurien mapan jarri ondoren, erantzun ezazu:
- Euri gutxi ala asko dute urte osoan zehar?
- Udan aterkirik beharko al da leku horretan?
Tenperatura mapan begiratu orain:
- Bero handia izaten al da?
- Ala tenperatura epelak izaten dira?